SEXU ETA BIKOTE TERAPIA BILBON

SEXOTERAPIA

 

“Arazo guztiak ezin dira konpondu, baina guztiak hobetu daitezke”.

 

Gure sexoterapia zerbitzua, harreman erotikoetan edo/eta bizikidetzan zailtasunak  dituzten pertsonei zuzenduta dago, harremantzerako orduan, eremu afektibo edota erotikoan, beharrezkoak diren gaitasun faltaren ondorioz edota asetze intimoa oztopatzen duen edozein baldintzaren ondorioz.

 

Hemen eta orain kokatzen gara eta etorkizunera begira egiten dugu lan, iraganean gehiegi murgildu gabe. Aldaketa txiki bakar edo batzuk eragingo ditugu eta bezeroa edo bikotea, bera izango da bere konpromiso eta konfiantzarekin, aldaketa horiek areagotuko dituena. Esku hartzea ahal den heinean laburtzea da gure asmoa, sufrimendu posiblea txikiagotzeko.

  • Ahalik eta informazio gutxiagorekin lan egiten da, iraganean ikertu gabe.
  • “Bikote harremanarekin” lan egiten da, bietariko bakarra edota biak etorrita. 
  • Aldaketa etorkizunean gertatzen da. Arazoak iraganean gelditzen dira.

Ikuspegi terapeutiko sistemikoarekin lan egiten dugu, gure terapia laburra da eta soluzioetan zentratzen da. Lan egiten dugu bezeroen bizitzetan edota beraien bikote sistemetan aldaketa positiboak barneratzeko, lehen bait lehen hobekuntzak eragiteko eta konponbideak topatzeko. Pertsona baten jokabidea azaltzeko eta aldaketa eragiteko, bere testuinguruan kokatu eta ulertu behar dugu, hau da, harreman interpertsonalez osaturiko sistemaren barne. A eta B-k bikote bat osatu dezakete, baina gure esku hartzea, batez ere, “C” n izango da, sistemako kideen arteko interakzioan, hirugarren elementu gisa funtzionatzen duena. Arazoak arazo dira, eta batez ere, lantzen dira interakzioan, subjektu klinikoa harremana da.

  • Bezeroa aditua da bere bizitzan. Sexoterapeuta aditua da aldaketa sustatzen.
  • Bikotea aldaketa prozesuan inplikatuta dago.
  • Aldaketa saihestezina da prozesu terapeutikoan.

 

 

terapia de pareja

terapia de pareja ehshe

 

– EUSKAL HERRIKO SEXU HEZIKETA ESKOLA, Kooperatiba Elkartea.
– ESCUELA VASCA DE EDUCAIÓN SEXUAL, Sociedad Cooperativa.
CIF – F95512604

ehshe

026 190

CENTRO SANITARIO AUTORIZADO por el Depto. de Salud del Gobierno Vasco para ofrecer Psicología Sanitaria.  – Nº de registro 48C.2.2.9809

Comments are closed.